Perlak taldea 2013 hasieran sortu zen Zarautzen. Pixkanaka abestiak sortzen joan ziren, lehenengo kontzertua apirilean eman zutelarik, Kupela tabernan. Urte amaieran estudioan sartu eta lehenengo diskoa grabatu zuten zazpi abestirekin. Post-punkaren gordintasuna eta iluntasuna dute abesti batzuek, eta kutsu alaiagoa besteek.
Kantu nostalgikoak, barnera begirakoak eta atmosferikoak daude (Itzali argiak), indartsuak eta zuzenak (Goazen), eta koloretsuak ere bai (Alai). Gaztea Maketa lehiaketaren finalista izan ziren epaimahaiak aukeratuta eta ibilbide laburrean kontzertu ugari jo dituzte, Doka, Kafe antzokia, Dabadaba, Udaberrifest, eta Euskal Herriko beste hainbat eszenatokitan
Taldea Oihane Abarrategi (Eskander, Kit Kat Club), Patxi Agirre (Louise Michel, Syrah), Ilargi Agirre (Screaming George & the Hustler, Steepers, Sugar Rave) eta Maite Martiarena (Inconexia, Syrah) osatzen dute.
Hauexek dira 2015ean emandako kontzertuak. Plazer bat leku guzti hauetan jo izana!
2015-01-16 Bermeo Beleza Malandra.
01-23 Donostiako Gazteszena.
03-06. Lasarte-Oriako Elebeltz kultur topagunea.
03-07. Ortuellako Gorbea aretoa.
03-14. Trapagarango gaztetxea.
03-21. Zarauzko Munoan.
04-11. Gorliz. Xurrut.
04-24. Eibar Beleko.
04-25. Emarock eguna. Aretxabaleta.
04-30. Ze Premikin! Jaialdia. Gazteszena. Donostia.
05-21. Elkar estudioaren saioak. Donostia.
05-29. Usurbilgo gaztetxea.
05-30. Zarautz. Dwall.
06-20. Urretxu Kalegorrian.
07-18. Sopelako festak.
08-01. Berako festak.
08-18. Donostia Aste Nagusia Kursaal terraza.
08-13. Donostia Aste Nagusia Letaman gaztetxea.
08-19. Zarautz Katixa taberna.
09-12. Getaria. Libre eguna.
09-19. Oñati. Argia Eguna.
10-04. Andoaingo gaztetxea. MusikaZuzenean fest.
10-06. Kilometroak. Usurbil.
10-10. Donostia Kortxoenea.
10-11. Zarautz. Munoa karpan.
10-12. Durangoko festak.
11-06. Elgoibar. Kultur etxeko sotoa.
11-11. Durango Plateruena.
11-27. Tolosa Bonberenea.
12-12. Gernika Trinkete Antitxokoa.