Capsula plays Ziggy Stardust

31
Abe
01:30
Bilbo, Bizkaia
kafe antzokia
Bertan: 15 euro

capsula_press_ziggy_vicenteparedes_websize_1352890984.jpg

Aurten ere zita berezia daugaki urteari agur esateko. Aurtengoa berezia izango da, Capsula taldea gonbidatu bereziekin arituko da zuzenean David Bowieren "The rise and fall of ziggy stardust and the spiders from mars" diskoa osorik jotzen.

Abenduaren 5ean plazaratu zen 'Dreaming of The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars' diskoa Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin, eta orain, zuzenean aurkezteko beta dute.

Taldeak David Bowiek 1972an plazaratu zuen diskoaren bertsio propioa grabatu du joan den martxoan New York ondoan dagoen Hobokenen. Rock musikan klasiko bat da Bowieren diskoa, Capsula taldeak berezkoak dituen garage doinuz eta psikodeliaz jantzi ditu kantuak, interpretazio berezi bat eginez. Diskoan lagun ezberdinak parte hartu dute, Matt Verta-Ray (Heavy Trash, Speedball Baby), Ivan Julian, Chris Cain (We Are Scientists), Marta Ruiz eta Fernando Pardo (Sex Museum), Josu Urkidi eta Gaizka eta Ager Isunza (Audience).

Diskoarekin batera dokumental bat plazaratuko da. Bertan taldeak Hobokeneko estudioan nola grabatu duen Ziggy Stardust azalduko da. Dokumentala Carismático Films ekoizpen etxeko Mariano Vricellak grabatu du.

Disko honen plazaratzea ospatzeko Capsula taldeak kontzertu berezia eskeiniko du gabon zahar gau honetan, gonbidatu bereziak ere izango direlarik tartean.


Aretoa:

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bilboko kafe antzokian


Emanaldi gehiago Bilbon