Stupenda Jones + Despervicio + Gaueko Itzalak

24
Aza
23:00
Usurbil, Gipuzkoa
Gaztetxea
Sarrera: zehazteke

stupenda_jones_facebook_argazkia.jpg
II. Errausketaren aurkako eguna dela, ekimen ezberdinak antolatu dira egun osoan zehar. Musikari dagokionez, arratsaldeko zortziretan Anari ariko da bere taldearen laguntzaz gaztetxean, eta gauen, berriz, bestelako kontzertua burutuko da, Stupenda Jones (argazkian), Despervicio eta Gaueko Itzalak izanen direralik protagonista.

STUPENDA JONES
Stupenda Jones Sakanatik, punkrock musika koordenadetan datorren taldea da. Bidean hiru disko argitaratu dituzte. Musikalki, Eskandinabia aldean egiten den punkrocka dute erreferentzi zuzena, Hellacopters, Turbonegro eta Gluecifer taldeen orbitan.

DESPERVICIO
10 urtetik gora daramatza taldeak kontzertuak ematen. Punk doinu itsaskorrak dituzten kantuak osatzen dituzte maketa eta " Amanece ke no es poko" diskak. Azken urteetan taldekide batzuk aldatu ondoren lehen diska grabatu dute formatu honetan. "Ireki begiak" diska estreinekoz aurkeztuko digute etxeko mutilek, kantu berriek rock estiloetara gehiago hurbiltzen dira nahiz eta betiko esentzia gainean eraman.

GAUEKO ITZALAK
Gaueko itzalak, talde bezala, 2006ko abenduaren bukaeran sortu zen. Lau kideak usurbil herrikoak izanik ez zitzaien zaila egin bildu eta Gaueko Itzalak proiektua sortzea. 'Lurra hiltzen' azken diskoa 2011ko apirilean atera zuten, soinu zuzen eta gogorrarekin.

Egitaraua:
11:00 Mahaingurua, Potxoenian: Nola eraman dezakegu errausketaren aurkako borroka bateratua? (eragile desberdinen partehartzearekin, mahainguru irekia)
14:00 Herri bazkaria bertso musikatuekin gaztetxian
18:00 Kantu jira aldarrikatzailea herritik
20:00 Anari gaztetxian
23:00 Kontzertuk gaztetxian: Stupenda jones, Despervicio eta Gaueko Itzalak

Musika taldeak sarean:

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak