Mamba Beat + Zea Mays

05
Aza
22:30
Donostia, Gipuzkoa
Añorgako Zinean
Sarrera: 8 Euro

zea-mays_berria.jpg

Añorgako Gazte Asanbladaren 20. urteurrena dela eta Mamba Beat eta Zea Mays (argazkian) taldeak izango ditugu besteak beste, azaroaren 5ean Añorgako Zine Zaharrean. Musikaz gain, bestelako ekimenak ere izanen dira.

Zea Mays taldeak "era" diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. 2010eko neguan atera zutenetik, etengabe aritu izan dira taula gainean, baino hala ere plazerra da taldea taula gainean ikustea.

Beraiekin batera Mamba Beat ariko dira. Rocka eta elektronika nahasten dituzte hauek, emaitza dantzagarri eta dibertigarria sortuz.

Sarrerak aurrez salgai:
Donostia:Aurreskun eta Dokan
Añorga:Jolas Etxean eta Gaztetxean
Lasarte: Ilargin
Hernani: Garinen

-Azaroak 5 larunbata
16:30 Mahaingurua museoan Euskal Herriko gazte asanblada ezberdinekin
18:00 Kontzertuak Soziedadean
HILKAR+ HUMILITATE
22:30 Kontzertuak zinean
MAMBA BEAT + ZEA MAYS eta ondoren DJ BULL

Musika taldeen info zabalagoa:

Afitxa:

MusikaZuzenean webguneak BOST SARRERA zozketatuko ditu emanaldi honetarako. Zozketan parte hartzeko, kontzertu honen azpian dagoen Facebook kuadrotxoan komentario bat uztea bestetik ez duzue. Sarituen izenak, facebook bidez emango ditugu aditzera kontzertua baino bi egun lehenago: Animo eta Zorte on!


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian