Nizuri Tazuneri + Gual.icho + Turtukiña dj

14
Ots
22:30
Bergara, Gipuzkoa
Kartzela Zaharra - Gaztetxea
Sarrera 5 euro

nizuri-k-color-729x442.jpg
Bergarako Kartzela Zaharren San Balentin egunaren aurkako gaualdia Dantzarako, gerriak astintzeko, izerditzeko eta eta elkarlanean gaualdi bat antolatzeko motibaziotik jaio da Anti Sanbalentin gaualdia. Rap, Reggaetoi eta Trap musikak maitasun erromantikoarekin lotu ohi dira askotan, aurreiritziz betetako diskurtsoa dugu ordea. Afro erritmoak, elektronika, reggaetoia, trapa eta musika errebelde ezberdinekin gozatzeko eta betekada kontsumista gainditzeko aukera ederra duzue. Maitasun disidente gehiago nahi dugu. Jaialdi honetan ez dira eraso matxista eta arrazistarik onartuko!  Nizuri Tazuneri (argazkian), Gual.icho eta Turtukiña dj-k osatuko dute gaueko afitxa.

 
22:30etan
NIZURI TAZUNERI taldearen kontzertua Norzzone jauna & Fani, abeslariak (Donostialdea) eta Nasty Bilbaoko Hawa ta Maisha produktoreak (Barakaldo), Nizuri Tazuneri proiektu berria aurkeztu ziguten, maitekiro sortu zen idei bat egia bihurtuz. “Nizuri Tazuneri” basakeri gramatikala (nik zuri eta zuk neri), hitz joko estrategiko bat da. Euskerak rapan barrun beti jasaten zuen esaldi berdina: “el rap en euskera suena a chino” ta honi Norzzone ta Fani erantzuten zuten: “a chino no, el nuestro suena a japo (japoniera)”, eta horrela hasi zuten euskera ta japonierazko arteko hitz jolasak. “Japanesence” (2014 Nastybilbao) bere lehenengo maketaren abestietako izen guztiak Japonierazko kutsua daukate. Euskeraren betiereko taupada, arbasoen oiartzuna ta abangoardiaren soinuak bat egitea da, proiektu honen helburu nagusia, ta seguru gaude, inork hotz utziko duen lan baten aurrean gaudela. Hamaika proposamen, hamaika kontzeptu, honen artean estilo, tematika ta flow anitz aurkituko ditugu, euskera ta abanguardiazko erritmoen eskutik (trap&roll), mende honen bizitza nola ulertzen duten zabalduz, ta bere burua kreatiboki aktibautak kokatuz gizarte nahasi honetan.

00:30 etatik 04:00etara
DJak: GUAL.ICHO DJ
GUAL.ICHO DJ uruguaiarra, egun Bergaran bizi dena. Azken 7 urteetan, musika afro-tropikal giroan murgilduta ibili da proiektu ezberdinetan Nacho A. Ifran. Egun, bestelako musika ilunago eta elektronikoei heldu nahian egitasmo berri honi heldu dio, dantzalekuan latino/afroaren berotasun eta organikotasuna alboratu gabe.

TURTUKIÑA
Mundu osoko musika eta erritmo dantzagarriak jartzen dituzte, nagusiki emakumeek* sortuak. Oraingo honetan, saio berezia prestatu dute, doinu eta taupada grabeetan filtroak jarri gabe.


Bergarako Gaztetxea - Kartzela Zaharra
https://www.facebook.com/bergarakogaztetxea/

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak