Lie Detectors + El Gobierno

21
Mar
22:00
Hondarribia, Gipuzkoa
Psilocybenea Aretoa
Sarrera: Aurrez 8 euro. Bertan 10 euro.

5e3443b356cc4.jpg
Lie Detectors (argazkian) taldeak "Long Play" disko berria aurkeztuko du Hondarribiko Psilocybenea aretoan. Emanaldia El Gobierno taldeak zabalduko du.

Lie Detectors
Psilocybenean jotako beraien lehen kontzertuaz 5 urte igaro ondoren, eta 4 single argitaratu ondoren, bueltan dira Lie Detectors taldea. Beraien lehen LONG PLAY diska aurkeztera etorriko dira NCC, Fiebre de vivir, Plan B eta Dirty Pink Ladies-ko kideez osaturiko izarren taldea. Gainera, Alvaro Turrion handia gehituko zaie teklatuan (Chico Boom, Superswet).

El Gobierno
El Gobierno, hiru kidez osaturiko Punk-soul taldea da, Rollo Desarrollo (Folc 2019) izendatutako berain hirugarren LP-a aurkeztera etorriko direnak. The Government deitzen zen lehenago, baina gaur egun erdaraz idazten dituzte beraien letrak. Musika beltzaren klasikoetan pentsatuz konposatzen dituzte abestiak, australiako underground rock gordina, rock amerikar tradizionalarekin nahasten dutelarik. Post hardcore kutsu bat ikus daiteke ere beraien soinutan, Dirtybombs, MC5, Minutemen, The Metters, Grand Funk Railroad bezalako taldei alderatuz. Beraien inguruko artistei errespetu handia diete eta The Fuzztones, Daddy Long Legs, Johnny Casino, Sex Museum, Los Chicos, Dustaphonics, Women, Biznaga, Future Terror, Fast Eddie Nelson, Gas Drummers edo Berri Txarrak bezalako bandekin partekatu dute oholtza. Arazoren bat baduzu eta aurkitzen badituzu, agian kontratatzeko aukera izango dituzu.


Psilocybenea Aretoa
Amutalde, 12
Hondarribia

Psilocybenea aretoa
http://www.psilocybenea.com

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Hondarribiako Psilocybenea Aretoan