Lisabo + Lepora

31
Urt
21:00
Gasteiz, Araba
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

lisabobanda_copy2.jpg
Urtarrilaren 31n, Gasteizko Gaztetxean, Hala Bedi Irratiaren eta Gaztetxearen eskutik, Muinoko Hotsak ekimenaren urteko lehen kontzertua izango dugu, Lisabö eta Lepora taldeekin.

LISABÖ
Bidasoa aldetik dator erauntsia. "Eta Edertasunaren Lorratzetan Biluztu Ginen" lana iaz aurkeztuta, aurkezpenen bigarren uholdean datoz negu honetan. Urte batzuk badira Muinoko Etxean ikusi ez ditugula, eta aurrekoek utzitako oroitzapenek kontzertu hau galdu ezin diren horietakoa izango dela esaten digute.

LEPORA
Talde moduan lehenengo kontzertua izango badute ere, beste talde batzuetan aritutako lagunak topatuko ditugu taula gainean (Same Old, Bronze, Tutan Come On, Kashbad, Libe, Iont, Ziklone...). Lehenengo diskoa kaleratuko dute laster.


Gasteizko gaztetxea
https://www.facebook.com/gasteizko.gaztetxea/


Muinoko Hotsak musikazuzenean komunitatean
http://musikazuzenean.com/muinoko-hotsak

Muinoko Hotsak
https://es-es.facebook.com/Muinoko-Hotsak-201244350250528/


Lisabo
http://www.bidehuts.net/wordpress/?p=272&lang=es

Afitxa
no img



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Gasteizko Gaztetxean


Emanaldi gehiago Gasteizen