Mocker's + Dube (360ºH zuzenean formatuan)

16
Urt
21:00
Berriz, Bizkaia
Berrizko kultur etxea
Sarrera 6 euro (Bazkideak 4 euro)

mockers7985183351572855092_copy2.jpg
Musika asteburu polita izango dute Berriz herriko Kultur Etxean. Ostegun gauez Mocker's (argazkian) eta Dube taldeak ariko dira 360ºH zuzenean formatu ederrean.

Mocker's
Durangon 2010ean institutuko hiru lagunek sortutako rock hirukotea da Mocker's. Musikalki hard psikodelikoa eta rock alternatiboa jorratzen dute: Riu pisutsu, 70. hamarkadan oinarritutako atmosfera progresibo-espazial eta ahots melodikoen arteko proposamen indartsua. Pasaden irailean euren hirugarren lan luzea kaleratu zuten "Oreka Ahula", Andaluziako Spinda Records zigiluarekin elkarlanean. El Palmarreko (Cadiz) Trafalgar Estudioetan grabatuta Curro Ureba ekoizlearekin (Viaje a 800, Atavismo...), "Oreka Ahula" iraileko diskarik onena izendatua izan da Zarata Mondosonoro, eta besteak beste, estatuko RockZone aldizkari mitikoak aipamen berezia ezkeini dio.

Dube
Dube 2019ko otsailean sortzen da Berriz eta Durangoko lau lagunen eskutik. 18 eta 22 urte bitarteko gazteak rock estiloaren barnean puntu ezberdinetatik murgiltzen dira beraien doinu propioa eratuz.


Berrizko Kultur Etxea
https://www.facebook.com/berrizko.kulturetxea/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak