Sonakay

01
Ots
22:00
Azpeitia, Gipuzkoa
Sanagustin Kulturgunea
Sarrera: Aurrez 10 euro. Bertan 12 euro

sonakay2020.jpg
Otsailaren lehen egunean Sonakay taldea zuzenean ariko da Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean.

Sonakay
Sonakay euskal eta ijito sustrai indartsuak dituen musika talde donostiarra da. 2015ean elkartu zen musika estilo berria 'patentatzeko'; flamenkoa oinarri harturik, euskarazko kantak abesten dituzte. Sonakay izenak "urrea" esan nahi du kalo hizkuntzan. 2006an elkartu ziren lehen aldiz baina etenaldi luze baten ondoren 2015 urtean berriz elkartu eta proiektuari sendotasuna ematea erabaki zuten.

Kontzertuak ematen hasi ziren eta 2018an Espainiako Telecinco telebista kateko Got Talent saioan aurkeztu ziren Txoria txori abestiarekin eta arrakasta handia izan zuten, finaleraino iritsita. 2018an aurreneko diska argitaratu zuten, Sonakay denontzat izenekoa.


Sanagustin Kulturgunea
Plaza Nagusia 5, behea,
Azpeitia


Kulturaz
http://www.kulturaz.eus


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Azpeitiako Sanagustin Kulturgunean