Rotten XIII + Txerokee + Alerta Gorria

08
Ots
22:30
Azpeitia, Gipuzkoa
Sanagustin Kulturgunea
Sarrera: Aurrez 6 euro. Bertan 8 euro

rotten_xiii.jpg
Otsailaren 8an Rotten XIII (argazkian), Txerokee eta Alerta Gorria taldeak zuzenean ariko dira Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean.

Rotten XIII
Rotten Amairu edo Rotten XIII Tafallan sortutako punk-rock musika taldea da. 2017an sortu zuten Zartako-k, Odolkiak Ordainetan eta Patada Oi! taldeetako kideek. Taldea osatzen duten pertsonak: Endika Iriso (Ahotsa), Javi Fernandez (Baxua), Patxi Uriarte (Gitarra), Amaiur Esparza (Bateria) eta Irati Palacios (Gitarra). 2017an argitaratu zuten beraien disko bakarra, autoekoitzia: Oi! Baldorba.

Txerokee
Txerokee 2017an sortu zen talde madrildarra da. Bikote ziren baina estudioan laukote izatera pasa ziren 'Salvaje' diska osatzeko, CD fresko eta zuzena. Beraien influentzietan beste hainbat talde daude, tartean Porco Bravo. Diska honen helburua punk azelaratu dosi on batekin entzulea arnasik gabe uztea da. Argi dute estiloa, eta argi dituzte ere hitzak, gehienak aldarrikatzaileak.

Alerta Gorria
Alerta Gorria berriz, 2009an sortutako punk-oi! taldea nafarra da.


Sanagustin Kulturgunea
Plaza Nagusia 5, behea,
Azpeitia


Kulturaz
http://www.kulturaz.eus


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago


Emanaldi gehiago Azpeitiako Sanagustin Kulturgunean



Emanaldi gehiago Azpeitian