Ines Osinaga

18
Urt
20:00
Laudio, Araba
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Sarrera 5 euro (bazkideek, 3 euro)

eb4bd790-c900-40f2-a4d0-4a0327bfd1c8.jpg
Arrastiak Faktorian zikloaren emanaldi berri bat programatu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak. Oraingo honetan Ines Osinaga (Gose) arrasatearra arituko da gurean, "Alutik" bakarkako lanarekin. Lan honekin egingo duen azken aurreko emanaldia izango da Faktorian eskainiko duena.

Emanaldia ohi bezala 20:00etan hasiko da, Faktorian (errotari kalea 4-8, Laudio). Ohi bezala, afaltzeko tokiko elikagai eta edariak eskainiko dira (ardo, zuku eta garagardo artisauak).

 Kontzertuaren sarrera 5 eurokoa izango da Faktoriako bazkide ez direnentzat, eta bazkideentzat aldiz, 3 eurokoa. Haurrek ez dute sarrerarik ordainduko, eta nola ez, ongi etorriak dira.


Faktoria
http://www.faktoria.eus


Ines Osinaga argazkia: Itziar Bastrarrika

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak