Fat White Family + YGGL

02
Ots
20:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal aretoa
Sarrera: Aurrez 19 euro. Bertan 22 euro

fat-white-family-yggl15034595831576864484.jpg
Otsailaren 2an Fat White Family (argazkian) eta YGGL zuzenean ikusteko aukera izango da Atabala aretoan.

Fat White Family
"Songs For Our Mothers" bigarren diskoak kritikariak eta entzuleak osoki bere alde bildu eta hiru urtera, Fat White Family taldeko ingeles iletsuak Serfs Up! disko berriarekin itzuli dira. Larri-larri, zera oroitarazten digute: Erdi Aroa itzuli da! Aurreko bi diskoak baino hobeki eraikia da Serfs Up. Musika ekoizpenean egon den bizimodu aldaketaren eragina erakusten du. Horra disko bikain hau laburbiltzeko zenbait hitz: malko ez artifizialak isurtzeko baladak, mistika psikodelikoa, elektro glam-funk giroak, kantu gregorianoak, DFA Records-en dance-rock doinuak, vudu zeremonia bat… Eta, gainera, Peckham auzoan sortutako taldeak betiko zinismo pozoitsua mantentzen du. Horregatik, gaur egun, Erresuma Batuko talderik probokatzaileena da.

YGGL
Lau letra horien atzean one-man band bat dago. Yrwan Garcia snowboarder profesional ohi bat da! 1980ko eta 1990eko hamarkadetako musika hoberenak beretu ditu. Orain, punk, post-punk eta grunge musikak uztartzen dituen diskoaren bidez, musika horiek bere gisara moldatzen ditu.


Atabal aretoa

37 Allée du Moura
64200 Biarritz (Lapurdi)

Atabal Aretoa
http://www.atabal-biarritz.fr



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabal aretoan




Emanaldi gehiago Biarritzen