Napalm Death + EyeHateGod + Misery Index + Rotten Sound

01
Mar
18:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal aretoa
Sarrera: Aurrez 20 euro. Bertan 23 euro

napal.jpg
Napalm Death (argazkian), EyeHateGod, Misery Index eta Rotten Sound taldeak "Campaign For Musical Destrucction 2020" biran murgilduak dira. Martxoaren lehen egunean Biarritzeko Atabal aretoan ariko dira zuzenean.

Napalm Death
Napalm Death taldea egiazko legenda bizi bat dela erran daiteke, arrisku handirik hartu gabe. 1981ean sortu zen taldea. Muturreko metal musikaren munduan, grindcore eta punk musika nahasiz bide urratzaile izan zen. Taldeak ez du hasierako errabia eta indarra galdu eta Mark "Barney" Greenway kantaria agertokiko piztia harrigarria da. Huts egin behar ez den kontzertua!

EyeHateGod
EyeHateGod 1988an sortu zen, New Orleans hirian. 1992an, In The Name Of Suffering lehen diskoa argitaratu zuen. Boskoteak 2000 urtean bi disko bikain argitaratu zituen ere. 2014an, hainbeste igurikatu EyeHateGod diskoa argitaratu zuen taldeak. Taldearen diskorik onena da, hain segur. Sludge metal berritzailea, erakargarria eta freskoa.


Atabal aretoa

37 Allée du Moura
64200 Biarritz (Lapurdi)

Atabal Aretoa
http://www.atabal-biarritz.fr



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabal aretoan




Emanaldi gehiago Biarritzen