Frustration + Kap Bambino + Videodrome

14
Mar
21:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal aretoa
Sarrera: Aurrez 12 euro. Bertan 15 euro

frustration-kap-bambino-videodrome2583640481576865211.jpg
Martxoaren 14 gauean Frustration (argazkian), Kap Bambino eta Videodrome zuzenean ariko dira Biarritz hiriko Atabal aretoan.

FRUSTRATION
Ez genuen "So Cold Streams" bezalako disko bikain bat espero. Frustration taldeak bosgarren disko hau lehena balitz bezala grabatu du, duela sei hilabete sorturiko taldea balitz bezala, deus galtzekorik ez balu bezala. Post-punk armamentuak hor jarraitzen du, baina "So Cold Streams" diskoaren energia ikaragarriak, hitz batzuen gordintasunak eta musikarien arrisku hartze anitzek harritu gaituzte. Taldeak orain arte egin duen diskorik etsituena, indartsuena eta askeena da!


KAP BAMBINO
Kap Bambino bikotearen musika ez da inoiz atipikoa izanen. "Dust, Fierce, Forever" diskoak argiki erakusten du taldea berriz itzuli dela. Bosgarren lana soinu maelstrom zapart egingarria eta arras tirriagarria da! Gitarrarik ez. Ez da halakorik behar. Formula ez da aldatu, baina musika pixka bat, bai. Kap Bambinok gu errauts griseko zolatik argi zuri itsugarriko zerura aurtikitzeko gaitasuna du.


Atabal aretoa

37 Allée du Moura
64200 Biarritz (Lapurdi)

Atabal Aretoa
http://www.atabal-biarritz.fr



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabal aretoan




Emanaldi gehiago Biarritzen