Russian Circles + Torche

16
Mar
20:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal aretoa
Sarrera: Aurrez 14 euro. Bertan 17 euro

russian-circles-730x480.jpg
Russian Circles eta Torche taldeak zuzenean ariko dira Biarritzeko Atabal aretoan. Martxoaren 16 gauean izango da, arratseko 20:00etan.

Russian Circles
Ordulari baten erregulartasunarekin, Russian Circles Chicagoko hirukote instrumentalak 2006ko Enter lehen diskotik dentsitate handiko eta ekoizpen bikaineko post-metal harribitxiak argitaratzen ditu. "Empros" (2011) eta "Guidance" (2016) disko bikainei esker, taldea metal astun eta instrumentalaren erreferentzia nagusia bilakatu da. Russian Circles "Blood Year" diskoarekin dator orain. Taldearen orain arteko diskorik metalena dela erran daiteke. "Milano" edo "Quartered" bezalako kantu ezin indartsuagoak biltzen ditu. Entzulearen belarriak zafratzen dituzten doinuak, hardcore musikatik hurbil. Zazpigarren diskoa da honakoa. Taldearen diskografia osoak ileak zut jartzen dizkigu. Kaskoan patxadaz entzuteko musika sakona da. Eta kontzertuak, beti berdin. Denborak ez ditu Mike, Brian eta Dave inola ere markatzen. Hirukotearen talentu harrigarriak eta zehaztasunak zinez xoratzen gaitu!

Torche

Metal musikari aire berria ekarri dioten taldeen artean, ezin aipatu gabe utzi Floridako Torche taldea. Astuntasunaren orratzak muturrera eraman ditu, gitarrak ezin apalago afinatuz. Baina, aldi berean, doom-sludge folklorea gainditu eta doinu indartsuak eta arras alaiak uztartu ditu. « Skate sludge » musika dela diote batzuek, taldearen punk-rock aldea azpimarratzeko. Baina, taldea horretara mugatzea ez da zuzena. Bere musikaren aberastasunaren parte oso bat bazter uztea litzateke. Noise, shoegaze edo alt-rock iturrietatik ausarki edaten du… Torche 2004an sortu zen. Bost disko gogoangarri argitaratu ditu, eta bereziki 2008ko Meanderthal diskoa (Hydra Head records). Distortsio-musikaren historia markatu du. Ahots harmonia garbiei eta irri zozoa eragiteko gaitasunari esker, Torche taldeak Beach Boys taldearen doom bertsioa ekartzen du gogora. Admission azken diskoan, laukotearen drakkar itsasontzi gerlatia shoegaze lurraldeetan lehorreratzen da. Eta, emaitza, berriz ere, arras atsegingarria da!


Atabal aretoa

37 Allée du Moura
64200 Biarritz (Lapurdi)

Atabal Aretoa
http://www.atabal-biarritz.fr


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabal aretoan




Emanaldi gehiago Biarritzen