Shannon Wright [pianoan bakarka] + Lucie Antunes

26
Mar
20:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal aretoa
Sarrera: Aurrez 10 euro. Bertan 13 euro

shannon-wright-piano-solo-lucie-antunes19695483121576865997.jpg
Shannon Wright zuzenean ariko da Biarritzeko Atabal aretoan. Emanaldia pianoaren laguntza bakarrarekin eskainiko du. Gaualdia Lucie Antunes musikariak zabalduko du.

Shannon Wright
Guillaume Nicloux-en "Les Confins du Monde" filmaren soinu banda sortzen pasatako denboraren ondotik, Atlanta hiriko kantugile sutsua "Providence" disko berriarekin itzuli da. "Providence" diskoan, pianoa baizik ez daiteke entzun. Instrumentu hau da bere ahotsaren aliatu bakarra. Shannon Wright-ek beste ezeren babesik gabe, ahots indartsu eta sentikorrarekin, poemen bitartez, istorio hunkigarriak eta pertsonalak deklamatzen ditu.

Lucie Antunes
Lehen urratsak molde aski klasikoan egin zituen perkusionista gazte honek. 2019an, "SERGEÏ" lehen diskoa argitaratu zuen. Ihesaldi ederrak eskaintzen ditu. Musika instrumentala eta erritmikoa sortzen du, ordenagailurik eta artefakturik gabe. Dantzarako musika egokia da. Bide berriak zabaltzen ditu, baina beti dantzalekua jomugan.


Atabal aretoa

37 Allée du Moura
64200 Biarritz (Lapurdi)

Atabal Aretoa
http://www.atabal-biarritz.fr

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabal aretoan




Emanaldi gehiago Biarritzen