Gatibu

28
Mar
20:00
Bilbo, Bizkaia
Miribilla
Sarrera: 20 euro - 28 euro tartean

gatibu2020.jpg
Gatibu taldeak 20 urte beteko ditu agertoki gainean, eta bide horretan berezia izango da 2020 urte hau. Datozen hilabeteetan hainbat kontzertu eskainiko dituzte Euskal Herritik kanpora, eta martxoaren 28an Bilboko Mirivillan ariko da taldea emanaldi berezi batean.

Gatibu
2000 urtean elkartu ziren lehen aldiz Alex Sardui, Haimar Arejita, Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, rock and rolla euskaraz egiteko gogoak eraginda. Iraupen zehatzik gabeko entsegu hark Zoramena deritzon lehen diskoa ekarri zuen bigarren urtera. Ostean etorri dira beste zazpi disko eta ehundaka kontzertu. Hogei urte beteko ditu datorren urtean. Hogei urte rock and rolla bere zentzurik zabalenean eta euskaraz kantatzen.

2020 urtea mugarri izatea gura luke Gatibuk. 2020. urtea atzera begiratu, egindakoa hausnartu eta etorkizunean talde gisa aurrera egiteko mugarria izatea gura luke Gatibuk, urteotan guztiotan alboan izan dituen zaleekin batera.

2020ko martxoaren 28an, Bilboko Miribillan, kontzertu berezia eskeiniko die Gatibuk bere zaleei. Ospakizun eta aldarri, gogoeta eta mugarri, etorkizun hobe baten egarri.


GATIBU ZUZENEAN
Urtarrilak 24 - Garaje Beat Club - Murtzia
Urtarrilak 25 - Wah Wah Club - Valentzia
Otsailak 07  - Music Factory - Salamanka
Otsailak 08  - Sala Copernico - Madril
Martxoak 20  - Sala Platea - Girona
Martxoak 21  - Apolo 2 - Bartzelona
Martxoak 28  - GATIBU 20 URTE FEST - Bilbo


Gatibu
https://www.gatibu.eus/

Sarrerak salgai

https://www.wegow.com/es-es/conciertos/gatibu-20-urte

Afitxa
no img.

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bilbon