Izaki Gardenak

10
Aza
19:00
Usurbil, Gipuzkoa
Sutegi antzokia
Sarrera 10 euro

izaki_gardenak.jpg
Azaro polita izango du Izaki Gardenak taldeak. Hilabete honetarako hiru hitzordu prestatu dituzte, horietako lehena, Usurbil herriko Sutegi antzokian. Emanaldia NOAUA!ren Kulturaldia zikloaren barnean kokatzen da.

Izaki Gardenak
Izaki Gardenak taldearen disko berriena "Dena Oskol" izena darana. Sevilla hiriko La Mina estudioetan grabatua izan da Raul Perez soinu teknikariaren gidaritzapean eta taldearen estudioko laugarren emaitza da.

Diskoaren grabaketan Jon Basaguren (ahotsa eta gitarra), Libe Garcia de Kortazar (teklatuak, ahotsak), Dani Arrizabalaga (bateria), Fede Egiluz (baxua) eta Danilo Foronda (gitarra) hartu dute parte. Zuzeneko emanaldietarako, ordea, Daniloren ordez Joseba Baleztena ariko da gitarra astintzen.

Musikalki taldeak aurrez landutako musika bidean sakontzen du, pop rock giroak nagusi, amerikana bezalako soinuen zertzeladez. "Dena Oskol" diskoa Erraiak diskoetxeak kaleratu du.


Izaki Gardenak Zuzenean
XI-10: Usurbil, Antzokia.
XI-22: Gasteiz, Gaztetxea.
XI-30: Donostia, AltzataRock.


Izaki Gardenak
http://izakigardenak.com/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago