Botibol

25
Urr
23:00
Elgoibar, Gipuzkoa
Kultur Etxeko Sotoa

botibolargazkia_copy2.jpg
Botibol talde frantziarra disko berria kaleratu du egunotan eta zuzenean aurkezten ariko dira datozen egunetan

Botibol Zuzenean
Urriak 23 | ZARAGOZA @ La lata de bombillas · 21:00
Urriak 24 | IRUÑA @ Garazi taberna · 20:00
Urriak 25 | ELGOIBAR @ Kultur Etxeko Sotoa · 23:00
Urriak 26 | BERGARA @ Kartzela Zaharra · 20:00
Urriak 27 | OÑATI @ Antixena gaztetxea · 12:30

"La Fièvre Golby" Botibol ezizenarekin ezagutzen dugun Vincent Bestaven artistaren hirugarren lan luzea da. Hamar urtez frantses indie panoraman bere izena ezagutzera eman du. Azken hiru urteetan, laguna duen Pierre Loustaunauren  Petit Fantôme proiektuaren partaide aktiboa izan da. Bira eta konposizio une luzeen artean bere baitan zuen musikaren kanporatzearen beharra sentitu du.

Hori Johannes Buff soinu egileak (Thurston Moore, Dalek, the internet...) Euskal Herrian duen grabatze estudioan egin du lagunez inguraturik. Emaitza gogoangarria da. Gai ainitz tratatzen ditu izan amodio istorio ala antizipaziozko istorioak.  Usaiako folk doinuei poparen anbizioa eta instrumentazio ugaria bezain zehatza gehitzen dizkio. Lagunen artean grabatu izanak berotasun berezi bat senti arazten du 70 hamarkadako rock kaliforniar edo soft-rock diska onenetan bezala.


Info zabalagoa
https://botibol.bandcamp.com/

Bira afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak