Aurora

14
Abe
20:00
Ermua, Bizkaia
Lobiano
Sarrera 5 euro

aurora.jpg
Abenduaren 14 gauean Aurora taldea zuzenean ariko da Lobiano Kultur Etxean.

Aurora
Manuel de Falla eta García Lorca, flamenko eta jazzaren ikuspegitik berraztertuak Taller de Músics goi mailako Ikastetxean prestatutako kide talentudunak biltzen ditu Aurora taldeak. Pere Martinez flamenko kantari gazteak, Max Villavecchia pianistak, Javi Garrabella baxu jotzaileak eta Joan Carles Marí bateria jotzaileak osatzen dute Aurora. Dantzari Jose Manuel Álvarez lagun dutela, Manuel de Falla konpositorearen gai ezagunenetan barrena ibiliko den musika abentura berri honi ekin diote betiko soinuak gainditzen dituzten beste mintzaira batzuetara lerratzeko eta beste estetika batzuekiko fusioa esploratzeko. Cadizeko konpositorearen obrari ez ezik, Lorca, Albeniz eta Pedrell bezalako pertsonaia handiei egiten die omenaldia Aurorak. Taldeak jazzaren eta flamenkoaren lurraldeetara hurbiltzen diren konposizioak lantzen ditu, klasikotik urrunduz baina nortasunari eutsiz.


Info zabalagoa
http://www.hotsak.com/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Ermuan