Sarah Vista band

16
Aza
20:00
Ermua, Bizkaia
Lobiano aretoa
Sarrera 10 euro

sarah-vista-band10771676591568829491.jpg
Sarah Vista band Euskal Herrian izango da azaroan. 16 gauean Ermuako Lobiano aretoan ariko da zuzenean.

Sarah Vista Band

Country & western musika generoko izar handienetako bat da Sarah Vista londrestarra. Killing Fever du azken hilabeteotan argitaratutako diskoa. Artista honen lehen abestiak plazaratu zirenetik, guztiz aztoratuta ibili da munduko rockabilly sektorea eta batez ere 50 urteetako soinu retro hauetan espezializatutako musika prentsa ingelesa kontu handiz hartu beharreko andereño honekin, eta oso handia izan da kaleratu duen lehen diskoaren aurreko ikusmina. Zalantzak oro uxatu ditu KILLING FEVER egilearen lehen lan luzeak, erakutsi beharrekoak erakutsi ditu eta, nola ez, txundituta utzi du kritikari zorrotzena. Kasu honetan ez dugu Imelda Mayren enegarren bertsioa topatzen, ez eta Peggy Leeren moldaketa klasiko modernizatua ere. Rockabilly eta country & western estilo mugatuaren baitan, aski originala da neska honek eskaintzen diguna, Almerian egindako bakeroen film horiei eta Tarantinoren B sailei darien urrina eta swing ukituak erabiltzen baititu. 2016an kaleratu zuen Sarahek lehen singlea; bi gai horiek Zabalik Egunsentira arte bezalako soundtracken zati izan zitezkeen, Mendebalde Basati misteriotsuak eta texastarrak girotuta baitago.

Musika sortzen du Sarahek, eta ongi asko jakin du Ingalaterrako rockabillyaren esparruko Jeff Mead gitarrista beteranoaren laguntza bereganatzen. Grabazio lanetan eta zuzeneko emanaldietan, aipatutako Jeff Mead ez ezik, Sarahek beste artista handi bat inguratzen jakin du, The Montecristos taldeko baxu jotzaile ohi Emma, bere baxu zoragarriarekin. Hala, artista ez da kanonen errepikapen hutsera mugatzen, eta erabiltzen dituen osagaiek zinemak horren berezkoak dituen soinu errebeldeetara garamatzate, western estiloa mexikar eta texastar erritmoekin lantzen duten gainerako emakumeetatik bereizten duten soinuetara, alegia. Horregatik, hauxe dio erabiltzen dituen sare sozialetan: "Spaghetti Westernak, filmetako soinu bandak, country & western ilun eta arriskutsua eta rock and rolla maite badituzu, leku egokian zaude". Sergio Leone, John Ford eta Sam Peckinpah zuzendarien filmak dira egile honen iturri.


Info zabalagoa
http://www.hotsak.com/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago


Emanaldi gehiago Ermuan