The Reverend Shawn Amos & The Brotherhoods

10
Aza
19:30
Eibar, Gipuzkoa
Portalea
Sarrera 10 euro

9b0061b0-9595-11e9-ad53-952cb96cc4ba-rimg-w525-h350-gmir.jpg
The Reverend Shawn & The Brotherhoods zuzenean ariko dira Eibar herriko Portalea gunean. Azaroaren 10 gauean izango da, arratseko 19.30etan

The Reverend Shawn & The Brotherhoods
The Rev Los Angelesen sortu zen 70eko urtealdian, musikaren legendan dauden Marvin Gaye eta Quincy Jonesen uberan, eta gisa guztietako kale-kantariren kutsamenean. Wally "Famous "Amos eta Shirleey May R&Beko kantariaren semea dugu Shawn eta, zer bestela, musikari profesionala da heldutasunera iritsi zenetik. Lan ugari egin du ekoizle bezala ere: musika berriaren kudeaketa eta R&Beko historian mitoak direnen atze-bildumak, hala nola Solomon Burke, John Lee Hooker eta Johny Guitar Watsonenak, besteak beste. Bluesaren sermoilari jatorra Shawn Amos: ahotsa limurtzaile, lehen nota jo orduko bluesaren fededun bihurtzen duen armonika liluragarri... Show zirraragarria, Shawnena!


Portalea
Bista Eder, 10
Eibar


Info zabalagoa
http://www.hotsak.com/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Eibarko Portalean