Rude Pride + Brigade Loco

26
Urr
22:30
Azkoitia, Gipuzkoa
Plaza
Doako emanaldia

rude_brigade_azkoitia.jpg
Rude Pride eta Brigade Loco taldeek indarrak batuko dituzte Azkoitiko plazan zuzenean arikotzeko. Urriaren 26 gauean izango da, herriko plazan.

Rude Pride 

Rude Pride Madrilgo punk-Oi! taldea da. 2013an punk, reggae eta ska taldeetan ibilitako bost lagunek taldea osatu zuten, eta ordutik ez dira etxean gelditu. Madrilgo talde antifaxista honek ibilbide handia egin du urteotan, eta Europatik hainbat bira burutu ditu; Euskal Herrian ere sarritan izan da, eta beti ere oso harrera beroarekin. Hain zuzen ere, madrildarrek oso presente dute Euskal Herriko Oi!aren aitzindari Zakarrak taldea. Urte hauetan, egin dituzten geldiune gutxietan, hiru disko kaleratu dituzte: "On common ground","Rude pride", "Be true to yourself" eta "Takes it as it comes".


Brigade Loco
Brigade Loco 2017an Bergaran sortu zen taldea da. Bost kidek osatzen dute, eta nagusiki Punkrock musika estiloaren barruan kokatzen dira. 2018 hasieran maketa bat grabatu zuten, internet bidez bi abesti kaleratuz. Horrez gain, bere lehen CDa grabatu zuten urte bereko udan, “Ekintzek dute hitza” ren izenpean. Geroztik hona kontzertuz kontzertu ibili dira, hainbat gaztetxe, txoznagune eta jaialdietako eszenatokiak zapaltzen. Berriki "bultzada" kanta aurkeztu dute, taldearen iraupen luzeko bigarren diskoaren aurrerapen abestia.


Brigade Loco
https://www.facebook.com/Brigade-Loco-182370295845877/


Rude Pride
https://rudepridemadrid.blogspot.com

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak