Kim Lenz Band

13
Urr
19:30
Eibar, Gipuzkoa
Portalea
Sarrera 10 euro

kim_ona.jpg
Kim Lenz band Euskal Herrian izango da datozen egunetan. Urriaren 13an Eibar herriko Portalean ariko da zuzenean.

Kim Lenz
Hogeigarren mendeko rockabillyak hogeita batgarren mendeko emakumearekin egin du topo. Rodeoa egiten zuen amarekin eta Wolfman Jack-en zale amorratua zen aitarekin, laurogeita hamargarren hamarkadaren erdialdeaz geroztik rockabilly-aren erregina izan den Kim Lenzek gaztetandik ikasi zituen musika onari buruzkoak Los Angelesen. Janis Martin, Wanda Jackson, Faron Young eta Johnny Horton-en abesti zaharren grabazioak entzuten hazi zen Kim. Itzuli da Kim Lenz, Los Angeleseko musikagilea, abeslaria eta gitarra jotzailea. Gaur egun rockabillya egiten dutenen artean nabarmendutako pertsonaia izanik, orain arte Lenzek guztiz txalokatuak izan diren diskoak egin ditu Hightone edo Riley Records bezalako disko etxe ospetsuentzat, eta kritika beroak jaso ditu Estatu Batuetan eta Europan barrena egindako biretan.

Rolling Stone aldizkariaren edizio iparramerikarrak hauxe esan du hari buruz “Elvis emakumea izan balitz, ziurrenik Kim Lenzen antzera abestuko luke.” Baina Kim rockabillyaren aitzindariengandik hurbilago egon da beti. Berak konposatu eta ekoitzi du ia errepertorio osoa, sustrai amerikarreko musikaren alorrean ezagutza handiak dituela erakutsiz. Horrela, argitaratu berri duen Slowly Speeding bere bosgarren albumak bluesera eta countryra ere hurbiltzen gaitu, baina rockabillya ahantzi gabe, harengatik generoko emakume artista hoberenaren saria eman baitzion 2015ean The Ameripolitan Music Awards-ek. Hogeitaka urtekoa zela bere Rocket Rocket taldearekin estreinatu zenetik abestiak konposatzeari emana, Kim Lenzek laster argitaratu zuen bere lehen Ep, Deke Dickersonen laguntzarekin. HighTone Records disko etxearen arreta piztu zuen hark eta presidenteak ez zuen Kim fitxatzeko inolako zalantzarik izan.

Taldea Dale Watsonekin partekatuz eta Kim Lenz & The Jaguars gisa, taldeak Europa osoan eta Estatu Batuetan barrena egin zuen bira, eszenaren funtsezko jaialdietako karteletan parte hartuz, Viva Las Vegas edo Rockin Race Jamboree, esate baterako. Kim Lenzek Jaguars taldearekin (laguntzen zion taldea) egin du bira bere azken diskoa, "Slowly Speeding", aurkezteko, Roy Orbisonen eta Chris Isaaken eragina duen diskoa, bai eta David Lynchen giroena ere. Oraingoan esan daiteke: zorioneko heldutasuna. Rockabilly koktel horixe da Kim Lenz, bere abestietan Wanda Jacksonen balada baten doinu bero eta ezti horiek hartzen dituena, Barbara Pittmanem botere lizunarekin.

Ahotz garratzaren zati hori eransten dio, Janis Martinen moduan, eta soinu gordin eta bihurri horiez bustitzen du, Billy Lee Riley edo Gene Vincenten antzera


Portalea
Bista Eder, 10
Eibar


Info zabalagoa
http://www.hotsak.com/


Kim Lenz
https://kimlenz.com/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago


Emanaldi gehiago Eibarko Portalean