Daniel Lumbreras

24
Urr
20:00
Berriz, Bizkaia
Berrizko kultur etxea
Sarrera 6 euro. Bazkideak 4 euro

daniel-lumbreras-1.jpg
Daniel Lumbreras zuzenean ariko da Berriz herriko kultur etxean. Urriaren 24an izango da, arratseko 20:00etan.

Daniel Lumbreras
Daniel Lumbrerasen musika sailkatzeko zaila da; musika afrikarra, zelta, brasildarra edo sufí, rai musika ñabardurak antzeman daitezke bere estiloan.  Baina oinarria mendebaldeko pop folk da, xehetasunetan aberatsa eta oso lirikoa. Eta horrez gain, abesten duenean fonemak inprobisatzen ditu . Ahotsa beste instrumentu bat da eta bere adierazkortasuna soinuaren musikaltasunean murgiltzen du. Honetan datza bere proposamenaren unibertsaltasuna eta mugak gainditzeko bokazioa. Ez du hizkuntza zehatz batean kantatzen baina mundu guztiak ulertzen du. Paul Vallvé-k sorturiko diskoa, Nico Roig eta Jordi Lanuzaren lankidetzarekin. Jordi Bonell, Carles Benavent, Jorge Pardo, Ferran Savall (Jordi Savallen semea), Roger Blavia, JM Ribelles (Kepa Junkeraren kide ) bezalako jazz musikari paregabeekin be jardun du. Azken nean, Daniel Lumbreras musikari ikaragarria da, eta ezohiko magia hedatzen du.


Berrizko Kultur Etxea
https://www.facebook.com/berrizko.kulturetxea/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Berrizko Berrizko kultur etxean