Ultimo Gobierno + Infest + Cult Of Misery + Not Scientists

20
Ira
21:00
Baiona, Lapurdi
Le Magneto aretoa
Sarrera 7 euro

ultimo-gobierno-infest-cult-of-misery-not-scientists169401931568564804.jpg
BrahBrah Kolektiboa berriz Magnetora etorriko da, 11. BrahBrah Gaua ospatzeko! BrahBrah Kolektiboa 2011n sortu zuten ipar Euskal Herriko hardcore, punk eta grind eszenako musikari batzuek. Xedea zen musika mota horiei oihartzuna ematea. Kolektiboak kontzertuak antolatzen ditu, DIY edo Zuk Zeuk Egizu izpirituan, beti. Hala, tokiko eszena sostengatzen du eta kanpoko taldeei Euskal Herrian jotzeko parada eskaintzen die.  Azken orduan Not Scientists (indie pop punk - Lyon) BrahBrah Gauako kartelean gehitzen dira.

Ultimo Gobierno  (Hardcore punk legends)
 Burgos (Spain) 1984an sortu zen Ultimo Gobierno, Burgos hirian. Europako lehen hardcore olatuaren ikurretarik bat da. 15 urteko pausaren ondotik, 2009an taldea berriz elkartu zen. Eta zuzenean beti bezain indartsua da: hardcore punk bizia eta bortitza! Disfear, The Varukers, The Casualties edo Total Chaos taldeen zaleentzat…

Cult of Misery  (Crust punk - Bilbo)
Zapalgailu bat bezala datoz Bizkaiko 4 tipo horiek. Gitarra arras distortsionatuak, d-beat eta mid tempo erritmoen gainetik. Astuna, bortitza eta zikina da… behar den bezala! Wolfbrigade, Amebix, The Holy Mountain eta “Dis”-ekin hasten diren talde guzien zaleentzat..

Infest  (grindcore - Euskal Herria)
 Aurkeztu behar dugu? Bai? BrahBrah Kolektiboko taldea da Infest. Badu hamabost urte Europatik dabilela, grindcore bortitzaren mezua zabaltzen. Sekulako energia leherketa da, bizi-bizia eta zorrotza. Blast erritmoak eta mosh dantza. Buruko zartakoa (eta saihetsetako kolpea ere)


Emanaldiaren berri facebook sarean
https://www.facebook.com/events/438653903397742/


Ultimo Gobierno
https://ultimogobierno.bandcamp.com/ Ikusi:

Infest
https://infest-grindcore.bandcamp.com

Cult of Misery
https://cultofmisery.bandcamp.com/


Le Magneto
Square Lebas
3 chemin de Mousserolles
64100 Baiona

Le Magneto aretoa
https://le-magneto.fr/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Baionan