MKT + Hagendas

14
Ira
22:30
Zarautz, Gipuzkoa
Putzuzulo Gaztetxea
Sarrera zehazteke

mkt-hagendas17550478231567764170.jpg
MKT musika taldeak amaitutzat emango du bere musika ibilbidea bi emanaldi bereziekin. Irailaren 13 eta 14an izango dira hitzorduak, Urretxu Zumarraga eta Zarautz herriko gaztetxeetan.

MKT
2009-2019
ASPALDIKO ETA HURRENARTE

MKT talde Zarauztarrak "Aspaldiko eta hurrenarte" lelopean,  agur modura bi kontzertu eskeiniko ditu, Irailaren 13an Urretxuko Gaztetxean eta Irailaren 14an Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan.

Jorratzen duten musika post-hardcore moldekoa da, musika zaratatsuaren barnean doinu sakon eta hunkigarriak bilatuz. Bi diska argitaratu dituzte, "Zein ziren eder zuhaitz haiek zutik" 2009an, eta "Leherketak zeruan" 2013an.  https://mktdiy.bandcamp.com/ atarian daude entzungai.

Fer, Iker eta Iosuk osatzen dutena Putzuzuloren magalean sorturiko taldea da. Bertan eman zituzten lehen urratsak, eta ondoren Euskal Herriko leku askotan aritu izan dira. Nazioartean aritzeko aukera ere izan dute, Zarauzko beste talde batzuk hasitako bideari jarraituz.

Urretxu-Zumarraga ere geltoki garrantzitsua izan da MKTren ibilbidean, bertako musikazaleek oso ondo hartu izan baitute taldea. Han eskeiniko dute agurraren lehen emanaldia irailaren 13an, bertako musikariek atera duten Mikel Laboaren omenezko diskaren aurkezpenaren ondoren. Biharamunean, irailaren 14an, Putzuzulon arituko dira Zarauzko Hagendas eta Dj Mijei taldeekin batera, festa luzatzeko asmo irmoarekin. Putzuzuloko kontzertuaren aurretik herri afaria eskeiniko dute, musikariek eta azaltzen den entzule orok elkarrekin afaldu dezaten.


Putzuzulo
http://www.putzuzulo.eus


MKT
http://www.mktdiy.bandcamp.com

Hagendas
http://www.hagendas.bandcamp.com

Afitxa




Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak