Biznaga + Bullet Proof Lovers + Tilikum

13
Ira
22:00
Oñati, Gipuzkoa
San Martin auzoko plaza
Doako emanaldia, jaiak

biznaga-600x400.jpg
Oñatiko San Martin auzoko jaietan ez da zuzeneko musika faltako. Irailaren 13an Biznaga, Bullet Proof Lovers eta Tilikum ariko dira zuzenean.

Biznaga
Estatu mailako punk eszenan puntakoa den talde madrildarra. Punkaren, rockaren eta poparen influentziak dituzte. Beraien azken diskoa (Sentido del espectáculo) Slovenly Recordings zigilu estatubatuarrarekin argitaratu dute. Honek, Estatu Batuetan eta Mexikon jotzeko ateak zabaldu dizkie.

Bullet Proof Lovers
Donostiako talde hau osatzen duten artistak NCC, Discípulos de Dionisios, Txorlitohead, Brigada Criminal edo Señor No bezalako bandetatik datoz. Honetaz gain, powerpop estiloaren baitan erreferentea den Kurt Baker estatubatuarra dute abeslari gisa. Europako punk rock-etik, amerikarretik, powerpop-etik, rock klasikotik, Faces, Herman Brood eta Thin Lizzytik ere edaten dutela esan daiteke.

Tilikum
Krimen eta Galdu Arte taldeetan aritutako oñatiarrez osatutako taldea da. Punk rocka jorratzen dute. Besteak beste, Comando 9mm eta Parabellum taldeen influentziak dituzte.


Biznaga
https://biznaga.bandcamp.com/album/centro-dram-tico-nacional

Bullet Proof Lovers
https://bulletprooflovers.bandcamp.com/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Oñatin