Blues Whale

19
Urr
20:00
Ermua, Bizkaia
Lobiano
Sarrera 10 euro

65240846_1612390225565141_5988600796348940288_o.jpg
Blues Whale taldea zuzenean ariko da Ermua herriko Lobiano aretoan. Urriaren 19an izango da, arratseko 20:00etan.

Blues Whale
2012. urtean sortu zen Blues Whale. Hasiera batean, Bluesaren doinuak jendaurrera eramateko bokazioa izan zuen taldeak, Mississippi ibaiaren bokaletik Chicagoraino, Texaseko Bluesetik eta, nola ez, 60. eta 70. urteetako blues britainiarretik igaroz, estilo bakoitzari leial izanik eta bertsio sendoak eskainiz, ukitu pertsonal batekin. Testuinguru horretan kaleratu zen taldearen lehen diskoa, “Double side mojo” (2015). Bide horretan eta denboraren joanean bere gai propioak landu ditu taldeak, hori bai, jatorrizko amerikar sustraiei eta generoak berezko dituen gakoei eutsita. Abesti gogoetagarriak, ahaltsuak, zirraragarriak eta jostagarriak dira, taldearen eszenaratze guztiz berritura ekarriak, eta dagoeneko oso harrera ona egin diete ikus-entzuleek eta kritikak. Eta ondorioz beste disko bat kaleratu dute, "4birds".


Blues Whale
https://www.facebook.com/blueswhalespain/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago


Emanaldi gehiago Ermuako Lobianon


Emanaldi gehiago Ermuan