Jon Gurrutxaga & Urbil Artola

28
Abu
20:00
Bergara, Gipuzkoa
Fraiskozuri
Doako emanaldia

captura_de_pantalla_2019-01-07_a_las_17.33.08_tokikom_700x700.png
Abuztuaren 28an Jon Gurrutxaga & Urbil Artola zuzenean ariko dira Bergaran. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera Fraiskozurin joko dute.

Jon Gurrutxaga & Urbil Artola
Euskal kantagintza akustikoa bluesaren bidetik Musikagintzan bi hamarkada luze bate ditu Jon Gurrutxagak. Arima Beltza taldean ezagutu genuen, gurean bateraezinak diruditen bi eginkizunetan, bateria jotzea eta abeslaria izatea, aldi berean aritzen —geroago frontman lana hartu zuen—. Niko Etxartek euskarara ekarritako bluesaren eta 70eko hamarkadako rockaren tradizioari beste katebegi bat gehitu zioten talde hark 2000. eta 2005. urteen bitartean grabatutako hiru diskoek.

Geroztik beste musikari batzuen proiektuetan parte hartu du Gurrutxagak baina sekula ez dio kantuak sortzeari utzi. Horrela, Jon & Sugramas diskoa kaleratu zuen 2010. urtean, eta lau urte geroago itzuli zen Hitz lauz diskoarekin. Urteotan pilatutako esperientzia, ezagutza eta trebakuntza agerian uzten ditu bere zuzenekoetan eta eraikitako nortasun musikalari fidel izaten jarraitzen du. Bluesak jarraitzen du Jon Gurrutxagaren kantuetan present egoten, baina ahotsek hartzen dute protagonismo nagusia, gospel aireak nabarmenduz, horren ondo menperatzen duen blues-rock klasikoaren tradizioan sustraituriko ale ederrekin nahastuz.

Oraingoan "Kateak" izenekoa da Urbil Artola (gitarra, dobro, slide) musikariaren laguntzarekin aurkezten ari dena.


Jon Gurrutxaga
https://jongurrutxaga.bandcamp.com/


Hotsak
http://www.hotsak.com


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak