The Lucilles

16
Abu
20:30
Deba, Gipuzkoa
Herriko plaza
Doako emanaldia

thelucilles2019.jpg
Abuztuaren 16an The Lucilles zuzenean ariko da Deba herriko plazan.

The Lucilles
Une honetan Madrilen du bizileku The Lucilles. Taldeburua mexikarra bada ere, espainiarrak, portugaldarrak, frantziarrak, iparramerikarrak eta argentinarrak dira taldekideak. Soularen maitale sorta, beren hondar alea jartzeko prest dagoena musika genero hori dantzalekuetara itzul dadin... Taldeak Lucille du aitzindari, Madrilen bizi den modelo eta abeslari mexikarra. Era berean musika beltza eta rock&roll zale Aldo Cavaleiro musikari eskarmentudunaren parte hartzearekin osatzen du bikoteak bere itxura. Elkarrekin ari dira biak “original 60’s Soul” proiektua aurrera ateratzen, Amy Winehouseren estiloari jarraiki, soularen garai oneneko doinuak gaurkotzeko ideiarekin.

Bikoteari musikari zaildu eta bihoztun batzuk batu zaizkio guztien artean The Lucilles osatzeko. The Lucilles izenak omenaldia egiten dio Little Richarden gai bati, taldeko abeslariak gustukoenetakoa duen gaiari hain zuzen. Gaur egun rhythm&soul banda sendoa da, eta nola jatorrizko gaien hala bertsioen bidez musika beltzaren esparruko maisuei egiten die omenaldi –Otis Redding, Aretha Franklin, James Brown, Etta James, Tina Turner, Sam Cooke, Jackie Wilson...


Hotsak
http://www.hotsak.com/


The Lucilles
https://www.facebook.com/thelucilles/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak