La Jodedera

16
Abu
20:00
Bergara, Gipuzkoa
Irala kalea
Doako emanaldia

10369017_796334483718670_5479116950407249242_o_copy2.jpg
Abuztuaren 16 arratsean La Jodedera taldea zuzenean ariko da Bergara herriko Irala kalean.

La Jodedera
Kuba eta Euskal herria kantuan Euskal Herria eta Kubaren arteko joan-etorriko bidaia egiteko gonbidapena egiten digu La Jodederak. Euskarazko karibetar taldea edo Karibeko euskal taldea, nahi den moduan definitu dezakegu duela bost urte sortutako laukote hau. Orain arte eskaini dituen kontzertuetan, entzuleak taldearen freskuraz eta izpiritu festazaleaz kutsatzea lortu du La Jodederak, eta horrek egin du ezagun gure bazterretan. Helburu argi batekin sortu zuten La Jodedera: entzuleak dantzan jartzea. Horretarako, kantu propioak sortzeaz gain, Euskal Herriko zein Kubako abesti ezagunetara jotzen dute, betiere ukitu pertsonala emanez.

Dantzarako erritmo beroak (son, cumbia, merengue...) eta aldarrikapen edo salaketa hitzak ondo baino hobeto ezkontzen dira La Jodederaren kantuetan: garapenaren izenean azpiegitura-proiektu erraldoiak salattzen dituzte, emakumeak baztertzen dituen tradizioa arbuiatzen dute, krisi ekonomikoak herritarrengan eragindako izua islatzen dute, gizarte kapitalistaren kontsumismoaz ohartarazten dute eta ondo informatuta egotearen garrantzia aldarrikatzen dute, besteak beste; beti ere umore onez eta dantzarako gogoa zabalduz.

La Jodedera
https://www.facebook.com/La-Jodedera-248811978470926/

Hotsak
http://www.hotsak.com/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak