Willis Drummond + Leinad + Serrulla + Silicies Grizzlies + The Grace of Dionysus + Moonshakers

17
Abu
18:30
Zumaia, Gipuzkoa
Amaia plaza
Doako emanaldia, jaiak

dara_fest_2019.jpg
Aurtengo Dardara Fest jaialdia abuztuaren 17an ospatuko da Zumaiako Amaiako plazan. Arratseko 18:30etatik aurrera Willis Drummond, Leinad, Serrulla, Silicies Grizzlies, The Grace of Dionysus eta Moonshakers taldeak ariko dira zuzenean.

WILLIS DRUMMOND
Baionatik datorren rock indartsua portizkiro!! Iparraldeko hirukotea gaur egungo euskal rock eszenako talde aktiboenetakoa da. Eraginei dagokienez, Negu Gorriak, Kuraia edo Berri Txarrak euskal taldeak, Seattle eta Washington D.C. hirietako 1990 hamarkadako eszena (Pearl Jam, Nirvana, Fugazi) eta atzo eta gaurko rock australiarra (ACDC, New Christs, The Drones) ageri dira.

MOONSHAKERS
Neskez osaturiko talde Bilbotarra dugu, rock garageroa eginez, goxotasuna eta amorruaren artean eraikitzen diren abesti gordinak bezain basatiak eskeintzen.

THE GRACE OF DIONYSUS
Grezia eta Zumaiatik soul, blues, garage eta psikodeliaz bustiriko Rock n Roll hirukotea. Luziferren kumeentzat elegantzia Jack Daniel'saz lurrinduta!!

SILICIES GRIZZLIES
Bilbo eta Zumaiatik rocka beste zapore batzuekin nahasten duen taldea. Orain arte pareta bat izan omen da beraien jarraitzailerik fidelena, baina jendearekin probatzeko unea iritsi zaie!

SERRULLA
Donostiatik era eklektikoan eraikitzen den konposizio barnerakoi eta inspiratzailek.

LEINAD
Zumaiatik perkusioz eta erritmoz beteriko aireratzea, saihestu ezingo den hasiera erritual lisergikoa.

Info zabalagoa
https://www.facebook.com/events/485132228930357/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak