MICE

25
Uzt
22:00
Usurbil, Gipuzkoa
Mikel Laboa plazan
Doako emanaldia

mice.jpg
Uztailaren 25ean, 5. Laboaren Uztaila musika zikloa ixteko azken egunean MICE izango da zuzenean, Miren Narbaizaren azken proiektu pertsonala, eta oraingoan bakarka arituko da.

MICE
Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio. MICE izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu, zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak. Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa. Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen konpartituz. Ordutik ez da geldi egon, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Split taldeetan ere ikusi ahal izan dugu gitarra, teklatuak eta ahotsarekin lagunduz. Orain, besteekin konpartitzeaz gain, bere barrurako bidaia egiteko tenorea iritsi zaio, bere lanik eta pertsonalena.

- EGITARAUA EGUNEZ EGUN -
04 eMe
11 Satelitik
18 Pelax
25 Mice

Mice
https://www.badok.eus/euskal-musika/mice/mice/


Afitxa
no img





Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Usurbilko Mikel Laboa plazann