Rukula + Tooth + 7th Story Killers

01
Eka
21:30
Errenteria, Gipuzkoa
Errenteria
Sarrera 8 euro

0007125611_10.jpg
Oarsomusika elkarteak denboraldiko honetako azken kontzertua burutuko du ekainaren lehen egunean. Rukula, Tooth (argazkian) eta 7th Story Killers taldeek osatuko dute gauako afitxa.

Rukula
musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner techno..estiloak eta doinu dantzagarriak nahasten dituzte. Koktelera hau, zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Euren bigarren diska eskuan, hazi beltzak, prest eta gogotsu daude dema plazara ateratzeko! Taldekideak: Oihan Agirretxe, Martxel Arkarazo, Aitor Pagola, Jon Agiriano

Tooth
Gernikan 2009. urtean sortutako post-hardcore taldea. Ordutik, zenbait aldaketa jasan eta gero, taldea Mirri (bajua eta hotsa), Arza (bateria) eta Edortak (gitarra eta ahotsa) osatzen dute. Hasi ginenetik Euskal Herriko hainbat tokitan jo dugu, gaztetxe, taberna eta antzokiak. Bestalde, gure aurreko lana “bi” (2016) kaleratu genuenetik, penintsula osoan zein europan ere kontzertuak emateko aukera suertatu zaigu. 2018ko maiatzean kaleratu dugu gure azken lana “_amaierarik ez...” eta hau aurkezten gabiltza ordutik.

7th story killers
Donostia/Errenteria aldeko hardrock talde berria. Ez galdu oreretan egingo duten lehen kontzertua. Taula gainean experientzi handiko musikuak.


Oarsomusika
http://www.facebook.com/oarsomusika


Tooth
http://tootheroak.com/

Rukula
https://rukula.bandcamp.com/

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak