Joseba Irazoki eta Lagunak

26
Api
22:30
Usurbil, Gipuzkoa
Sutegi kultur etxea
Sarrera 10 euro ( Lehen 30 lagunek diska opari)

41254475-k0p-u702142557072pf-624x385@diario_vasco_copy2_copy2.jpg
Joseba Irazoki eta Lagunak usurbilgo Sutegi kultur etxeko auditorioan arituko dira apirilaren 26an 22.30etatik aurrera. Sarrera 10 euroko balioa izango du eta aretora sartzen diren  lehen 30 lagunek diskoa opari izango dute.

Joseba Irazoki ta lagunak
Azal askotan ezagutu duzu Joseba Irazoki. Do izenpean, Joseba Irazoki bakarka, are bakarkako Oso Banda gisa, hamaika proiekturen lagun, izan Atom Rhumba edo Nacho Vegas, edo Pettirekin… Baina Joseba Irazokiren beste aldaera bat lagunekin bildu eta sortutako kantuak janzten dituenekoa da.. Horrela datorkigu oraingoan, bigarrenez, Joseba Irazoki eta Lagunak. Disko berria prest. "Zu al zara?" diskoak ere harrera oso ona izan du. Taldearen soinua trinkotu du, inoiz baino taldeago funtzionatzen dute, rock, psikodelia eta letra libertarioak modu oso pertsonalean nahasiz.

Joseba Irazoki
https://www.facebook.com/joseba.irazoki


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak