The Herbaliser + DJ Vadim

17
Mai
21:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal aretoa
Sarrera: Aurrez 15 euro. Bertan 21 euro

the-herbaliser-dj-vadim-3564161341553521752.jpg
The Herbaliser taldea Atabal aretoan ariko da zuzenean. Emanaldian  DJ Vadim ariko da ere.

The Herbaliser
1995az geroztik, Londreseko The Herbaliser taldeak 11 disko argitaratu ditu, Ninja Tune eta K7 diskoetxe mitikoen zigilupean! Jake Wherry eta Ollie Teeba-k bikote eredugarria osatzen dute. Musikaren zaletasuna finezia eta sotiltasun handiarekin agerrarazten dute, kalitatezko musika elektronikoa ekoiztuz. Hip-hop, jazz eta soul musikak eta giro zinematografikoak abilki uztartzen dituzte. Nahasketa berezi honi esker, The Herbaliser taldeak 1990eko eta 2000ko hamarkadak markatu zituen. "Very Mercenary" eta "Something Wicked This Way Comes" disko bikainetan soinu hori betiko finkatu zuen.

"There Were Seven" azken diskoan hastapenetako doinuetara itzuli da taldea. Aitzineko diskoetako soul giroak lausotu eta taldearen industria marka den hip-hop-jazz-funk hibridoari leku egin dio berriz.

DJ Vadim
Errusian sortu zen eta Londresen bizi da. DJ Vadim munduko ekoizle independente onenetarik eta ospetsuetarik bat da. Munduan gaindi ibili da eta DJ hasiberriekin ala adituekin kolaboratu du. Kontinenteak kurritu ditu, hizkuntzak eta kulturak ezagutu. 1994an, Jazz Fudge bere diskoetxe independentea sortu zuen. 1995ean, Ninja Tune diskoetxearekin kontratua izenpetu zuen. Orduan hasi zen 68 estatutan 2500 kontzertu jotzeko aukera emanen zion hogei urte baino gehiagoko abentura ederra. Ibilbide osoan zehar, Vadim-ek musikari, kantari eta talde anitzekin lan egiteko parada izan du, haietan DJ Krush, Stevie Wonder, The Roots, Prince, Public Enemy eta beste asko. Hala, bakarkako 11 disko, 5 CD mix, taldekako 7 disko, bestelako disko eta erremixa kopuru infinitua argitaratu ditu…

Info zabalagoa
http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/component/content/article/8-demo-articles/235-the-herbaliser-dj-vadim-dj-skillz


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabal aretoan



Emanaldi gehiago Biarritzen