LOW

03
Eka
20:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal aretoa
Sarrera: Aurrez 19 euro. Bertan 25 euro

low7687589401553522079.jpg
Ekainaren 3an Low Biarritz hiriko Atabal aretoan ariko da zuzenean. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

Low
2018an, Low taldeak 25 urteko musika ibilbidea ospatu zuen. 1993az geroztik, Alan Sparhawk eta Mimi Parker ahots zoragarriko bikoteak gidatzen duen proiektua kultu talde bilakatu da. Gure emozio ilunenak etengabe musikatu ditu. Baina, taldeak ez du mende laurdena nostalgiaz bizi. Ez du kantu hoberenak biltzen dituen disko bilduma batekin ospatzen. Ez! Horren ordez, taldearen jarrera errebeldeari jarraiki, eta 25 urteko esperientzia pilaturik, "Double Negative" disko berria argitaratzen du: Low-ren diskorik ausartena, urratzaileena eta estimulagarriena! Disko berri hau neurrigabeko bilaketa baten emaitza da: mila puskatan zartatu erritmoak, giro sentimentalak eta disonanteak, doinu eztiak eta nahasiak, arima penatuen baina ez etsituen mundua. Munduaren kaosari ihardesten dion diskoa da, "beldurra eta ilunpea baztertzeko". Maisulan bat da. Low taldearen ibilbide miresgarriko diskorik onena, hain segur.

Atabal aretoa
http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/component/content/article/8-demo-articles/203-low-guest


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabal aretoan


Emanaldi gehiago Biarritzen