Panda Dub

01
Eka
21:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal aretoa
Sarrera: Aurrez 17 euro. Bertan 20 euro

panda-dub7805333231553522191.jpg
Panda Dub Atabal aretoan ariko da zuzenean. Emanaldia ekainaren lehen egunean burutuko da. Egun, Frantziako dub eszenako artistarik onenetarik bat da. Eta lehen aldiz Atabalen izanen da!

Panda Dub
Panda Dub artistaren ibilbidea aipatzean, hori da buruan dugun lehen hitza: sekulakoa! 2007an hasi zen, Lyon hirian. Geroztik, kantu bikainak sortu ditu eta kontzertu bira arrakastatsuak egin ditu, gelditu gabe. DJ gazte honek Ingalaterrako sound systemak – Alpha & Omega bezalako taldeak – eta Frantziako dub eszena – Kaly Live Dub bezalako taldeak – izan ditu inspirazio iturri. Dub step indartsuari esker, erritmo biziko musika sortzen du. Reggae roots musika eta Frantziako eta Ingalaterrako electro dub musikak uztartzeko gaitasuna du. Bere musika berehala ezagutzen da. Panda Dub-ek etengabe gora egin du.

Info zabalagoa
http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/component/content/article/8-demo-articles/150-panda-dub


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabal aretoan



Emanaldi gehiago Biarritzen