Birds In Row + The Third Eye

04
Uzt
20:30
Biarritz, Lapurdi
Atabal aretoa
Sarrera: Aurrez 7 euro. Bertan 10 euro

birds-in-row-the-third-eye5013020341553522523.jpg
Birds In Row taldea zuzenean ariko da Atabal aretoan. Emanaldia The Third Eye taldeak zabalduko du.

Birds In Row
2012an, Laval hiriko Birds In Row hirukotearen "You, Me & The Violence" lehen diskoak harritu gintuen: aparteko presa, egiazkotasuna eta bortizkeria salatzen zuen. Orduan berean, – nahiz eta lehenago ere bi EP argitaratu eta kontzertu anitz emanak zituen –screamo eta post-hardcore estiloetan erreferentzia bilakatu zen Birds In Row ; hain justu, uste genuelarik musika horrek ez zuela gehiago gure bihotzak pizteko balio. Deathwish diskoetxearekin kontratua (Converge, Touché Amoré, Oathbreaker...), mundu mailako itzuliak, Amenra, Converge eta Neurosis taldeekin kontzertuak... Birds In Row geldiezina da. 2018an, hirukoteak "We Already Lost The World" bigarren LPa plazaratu zuen. Taldearen musikaren bilakaera isla da: beti dotoreago eta biziago.

The Third Eye
Hirukote honen helburua da publikoarekin energia guzia partekatzea. Taldearen musika hardcore, punk eta post-hardcore melodia nahasketa bat da, soinu zaratatsu batekin. Landesetako XL Tour laguntza baliabidearen parte da eta lehen diskoa prestatzen ari da orain.

Info zabalagoa
http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/component/content/article/8-demo-articles/153-birds-in-row-the-third-eye


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabal aretoan


Emanaldi gehiago Biarritzen