Arch Enemy + Acod

02
Uzt
20:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal aretoa
Sarrera: Aurrez 19 euro. Bertan 22 euro

arch-enemy-acod-21122079231553522377.jpg
Arch Enemy (argazkian) zuzenean ariko da Atabal aretoan. Emanaldia Acod taldeak zabalduko du.

Arch Enemy
Denbora badoa eta mundua aldatzen da. Baina, gauza eztabaidaezin batzuek hor jarraitzen dute, beti. Badu lau hamarkada heavy metal musika bizirik dagoela. Eta inork gutxik islatzen du, Arch Enemy taldeak baino segurtasun gehiagorekin, musika mota horren intentsitatea, zuzentasuna eta anbizioa. Arch Enemy 1990eko hamarkadaren erdian sortu zen, Suedian. Carcass eta Carnage taldeetako gitarrista ohiak sortu zuen, Michael Amott-ek. Metal modernoan existitzen den talderik miragarriena da. Azken 20 urteak musikarien teknika paregabea hedatzen, kantu zaratatsuak idazten eta kontzertu harrigarriak eskaintzen eman ditu. Hala, sekulako jarraitzaile basea osatu du taldeak. Urte guzi horietan, Arch Enemy-ren musika filosofia ez da asko aldatu. Taldekideak bai ordea, eta, adibidez, 2015etik The Agonist taldeko Alissa White-Gluz kantari ohiak gidatzen du taldea. Arch Enemy-k heavy metal trinkoa jotzen du, muturreko ahotsekin eta gitarra melodia askorekin. Talde guzientzat erronkarik zailena bizitza-luzera da. Baina badu aspaldi Arch Enemy mundu mailako metal eszenako osagai aldaezina dela. Gaur egun, ez dago beste talderik metal musika hain ongi islatzen duenik. Heavy metal musikaren nagusigoa hartu du Arch Enemy-k, eta beti gorago joateko prest dago.

Emanaldiaren info zabalagoa
http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/component/content/article/8-demo-articles/79-arch-enemy-acod


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabal aretoan


Emanaldi gehiago Biarritzen