Neurosis + Yob + Kowloon Walled City

17
Uzt
20:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal aretoa
Sarrera: Aurrez 27 euro. Bertan 30 euro

neurosis-yob-kowloon-walled-city-16472434961553523115.jpg
Neurosis taldea Biarritz hiriko Atabal aretoan ariko da zuzenean . Emanaldian Yob eta Kowloon Walled City taldeak ariko dira ere.

Neurosis
Neurosis 1985ean sortu zen, baina, 1995etik hona, Scott Kelly, Steve Von Till, Jason Roeder, Dave Edwardson eta Noah Landis taldekideek senitarte egonkorra osatu dute. Taldearen diskoek ikuspegi beltza eta apokaliptikoa ezagutzera eman dute, arte handiarekin eta sailkaezina den izpiritu irekidurarekin. Neurosis taldeak hiru garai bizi izan ditu: punk/hardcore kutsuko lehen urratsak (Pain Of Mind eta The Word As Law), metal musikan katarsiaren nozioa berriz definitu duen eta soinu eta idazkera berri baten eredu izan den taldearen konfirmazioa (Souls At Zero diskotik Times Of Grace diskora) eta, azkenik, fase esperimentalago bat, non musikariek saihetseko proiektu anitz sortu baitituzte eta ondotik horiek Neurosis elikatu baitute, itxuran disko lasaiagoak sortzeko, baina, zernahi ñabardurarekin eta barnatasun harrigarriarekin. Musikariek kontzertu bakoitza azkena balitz bezala bizi dute. Neurosis taldeak bere mundu liluragarriko xehetasun guziak zorrozki lantzen ditu. Ez du neholako modarik segitzen. Berak du erritmoa markatzen, berak dio musikari belaunaldi oso bati bidea markatzen. Kontzertu bakoitzean, disko bakoitzean, ikus-entzuleari esperientzia zirraragarria eskaintzen dio.

Yob
Oregon estatuko YOB hirukoteak zortzigarren diskoa du. Doom metal musikan talde ospetsua da. Metal astun eta geldoaren folklorea itxuraldatu du eta dimentsio sentikorra, intimoa eta unibertsala eman dio, Amenra taldeak bezala, adibidez. Our Raw Heart diskoa katarsia lana da. Mike Scheidt taldeko liderraren hilabete luzeetako eriondoaren eta barne hersturaren emaitza da. Hausnarketarako eta kontenplaziorako gomita da. Eta kosmosaren zolatik hilkor xumeak deuseztatuko dituen metal musika masiboaren meteorito gogor bat da! Doom modernoaren panteoian, Sleep eta Neurosis taldeen ondoan kokatzen da YOB. 2008an argitaratu The Great Cessation maisulanaz geroztik, kultu talde estatusa irabazi du. Erabateko astuntasuna eta intentsitatea!

Info zabalagoa
http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/component/content/article/8-demo-articles/140-neurosis-yob-kowloon-walled-city


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Biarritzko Atabal aretoan



Emanaldi gehiago Biarritzen