Hibai eta lagunak

31
Mar
19:00
Bilbo, Bizkaia
Euskalduna
Sarrera 10 euro

47226249_2161457090780921_7741723661081509888_o.jpg
Hibaik, Gernikako musikagileak, bigarren lan grabatua aurkeztuko du Euskalduna Jauregian. Ez da bakarrik ibiliko, hogei bat partaide bilduko baitira kontzertu honetarako oholtzan. Loraldirako bereziki prestatutako kontzertua izango da, aukera bakarra eta errepika ezina. Sorpresa eta kolaborazio bereziak izango ditu emanaldiak.

Hibai
Udaberri honetan kaleratuko duen bigarren triptikoak, “TripTics III-IV” izeneko diskoak, jarriko du kantaldiaren abiapuntua. Eszena gainean hamaika musika formatu ikusi ahal izango dugu eta, modu berezian, lehen aldiz orkestrarekin lagunduta aurkeztuko da. Pianoa eta orkestrak lagunduko diote Hibairi eszenan, inoiz baino intimista eta pertsonala izango den emanaldi honetan. Hibairen lan berria oso intimoa eta pertsonala da, pianoak eta orkestrak dute presentzia nagusia. Lan berrian bi triptiko kaleratuko dira: “TripTic III: Euskarazz”, jazz hirukotean dago grabatuta; “TripTic IV: Bouquet” bestalde, hiru loreri idatzi dizkien kantuak biltzen ditu.

Hibai
https://www.facebook.com/HIBAIBand/

Loraldia
https://www.loraldia.eus


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bilbon