Maite Larburu

28
Mar
19:30
Bilbo, Bizkaia
Azkuna zentroa
Sarrera 10 euro

maitelarburu2019_copy2.jpg
Martxoaren 28 arratsean Maite Larburu musikaria "Hezurren azpian" diskoa aurkezten ariko da Bilboko Azkuna Zentroan.

Maite Larburu
Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jole klasiko nomada, ogibidez. Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari egin zen ezagun. Baina oraingoan proiektu propio eta berria dakar. Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako "Strange Fruit" ereserkia abiapuntu hartuta, bakarkako lan berria sortu du.

Maleta, aireportu eta trenbidez josiriko mikrokosmos batera egingo dugu jauzi. Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa… ditu musikaren osagai. Horrez gain, Carlos Taroncherren klarineteak eta perkusio piloa (gaileta kaxak, piña-potoak, goilarak…)

“Hezurren azpian” bere lehendabiziko bakarkakoa, 11 kantuz osatutako diskoa da, Usurgilgo Higain estudioan grabatua eta, bere osotasunean euskaraz egindakoa. Haritz Harreguy, Harkaitz Cano, Nagore Legarreta, Carlos Taroncher, Aida Torres eta Beñat Iturrioz izan ditu bidaia-lagun.

Diskoak martxoan ikusiko du argia Gaztelupeko Hotsak zigilupean.

Maite Larburu
https://www.facebook.com/maitelarburu

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bilbon