Javier Escovedo & City Lights

28
Mar
22:00
Arrasate, Gipuzkoa
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

je2-1080x675.jpg
Martxoa eta Apirilerako ere egitarau ederra prestatu da Arrasateko Kooltur Ekintza musika zikloan. Martxoko azken hitzorduan Javier Escovedo & City Lights taldea ariko da zuzenean, AEB-etatik zuzenean. Betiko lez, gaueko 22:00etan eta 5 euroen truke.
.
Javier Escovedo
Javier Escovedo AEBetako rock gitarreroaren eta punkaren aitzindaria da; Alejandro anaiarekin batera The Zeros (70eko hamarkada bukaeran) eta The True Believers (80koan) taldeak sortu zituen; beti ere melodia borobil eta gitarra dotore eta indartsuen taldeak. Onespen handiko musikari eta kantu sortzailea den Javier The Zeros taldearekin lanean jarraitu arren, bakarka ere aritzen da eta azken aldian 'Kick out of Eden' izeneko disko luzea aurkezten dabil aurreko proiektuetan landutako soinuez gain, power-popa ere landuz. Beti musikari handiak batzen ditu zuzenekoetarako eta atzoko eta gaur egungo kantuak interpretatuko dituen bira honetan honako lagunak izango ditu alboan City Lights izenpean: Dave James (Lords of Altamont, SuperBees) gitarran; Max Jams (Johnny Marr, The Underground Youth) baxuan; eta Chris Bongers (Paul Collings, John Wicks) baterian.

Javier Escovedo
https://www.facebook.com/KiteCityDwellers/


Arrasateko Gaztetxea
Uharkape atzealdea zg
Arrasate

Arrasateko gaztetxea
http://www.facebook.com/arrasateko.gaztetxea/

Kooltur Ekintza facebook sarean
https://www.facebook.com/koolturekintza/

Kooltur Ekintza musikazuzenean komunitatean

http://musikazuzenean.com/kooltur-ekintza

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago