The Black Note

16
Ots
23:15
Zizurkil, Gipuzkoa
Atxulondo taberna
doako emanaldia

0_zizur.gif
Aurreko ediziotan izandako arrakastaren bidetik larunbatean, otsailak 16, Gipuzkoako Zizurkil herrian, bertako ostalari batzuen lankidetzarekin XVII. BLUES GAUA egingo da. Udalak –egitasmoei jarraipena emateko zailtasunak diren garaietan eutsiz- aurrera egin du jada klasikoa bihurtu den hitzorduarekin. Horrela, berriz ere, jardunaldi blueseroa izango da. Blues musikaren jaialdi honetan herriko (aurten) lau tabernetan blues musika moldeen hotsak entzuteko parada izango da jatorri desberdinetatik sortutako taldeekin. Bakoitzak bere onena eskainiz. Eguerdian emakume bikote batekin bermuta Azken kontzertuaren ondoren eta gorputzak iraun arte blues, soul eta rockanroll musika jarriko duen DJ saioa izango da.

Jon Gurrutxaga
Musikagintzan bi hamarkada luze bate ditu Jon Gurrutxagak. Arima Beltza taldean ezagutu genuen, gurean bateraezinak diruditen bi eginkizunetan, bateria jotzea eta abeslaria izatea, aldi berean aritzen —geroago frontman lana hartu zuen—. Niko Etxartek euskarara ekarritako bluesaren eta 70eko hamarkadako rockaren tradizioari beste katebegi bat gehitu zioten talde hark 2000. eta 2005. urteen bitartean grabatutako hiru diskoek. Geroztik beste musikari batzuen proiektuetan parte hartu du Gurrutxagak baina sekula ez dio kantuak sortzeari utzi. Horrela, Jon & Sugramas diskoa kaleratu zuen 2010. urtean, eta lau urte geroago itzuli zen Hitz lauz diskoarekin. Urteotan pilatutako esperientzia, ezagutza eta trebakuntza agerian uzten ditu bere zuzenekoetan eta eraikitako nortasun musikalari fidel izaten jarraitzen du. Bluesak jarraitzen du Jon Gurrutxagaren kantuetan present egoten, baina ahotsek hartzen dute protagonismo nagusia, gospel aireak nabarmenduz, horren ondo menperatzen duen blues-rock klasikoaren tradizioan sustraituriko ale ederrekin nahastuz. Oraingoan Kateak izenekoa da Urbil Artola (gitarra, dobro, slide) musikariaren laguntzarekin aurkezten ari dena. Laukote indartsuan.

The Black Note
The Black Note musika beltz huts hutsa da, Madrilen egindakoa. Soul, Rhythm&Blues eta Gospela, funk,-a reggae-a eta soul latindarretik iragaiten delarik. Pianoak eginkizun garrantzitsua du, bertatik abiatzen baitira konposizioak, egungo soul taldeen kasuan ez bezala. The Black Notek estilo berekoi eta berezkoa du, abeslari beltza barik, zuria duena. Taldearen ahots boteretsuak eredu guztiak hausten ditu, eta bere proposamena “revival” soiletik haratago doa kantuen konponketa garaikideak eginez. Egun “I´m Here And I´m Ready” bigarren diskoa aurkezten ari dira. Steve Wonder, Ray Charles, Aretha Franklin edo Nina Simone modukoak dira euren erreferentziak

A Contra Blues
Bizitasuna, ausardia eta konpromisoa. Ezbairik gabe, A Contra Blues banda onenetakoa da Europako gaur egungo panoraman. Horren erakusgarri ditugu 2014ko European Blues Challengen lortutako garaikurra, musika ibilbidean egindako 12 urteak, zazpiehundik gora emanaldi eta sei lan diskografiko. Hasi zirenetik ez diote bidaiatzeari utzi, era askotako agertokietan ikusi ditugu, hasi Bartzelonako kaleetan eta buka Europako jaialdi handienetan (Luxenburgo, Cerdanyola, Frantzia, Polonia, Norvegia, Suitza, Portugal, Danimarka,...). Une honetan beren seigarren lana ari dira aurkezten, Heart and Guts. Bertan jasotako hamabi gaietan esploratzen jarraitzen du bandak beldurrik eta lotura estilistikorik gabe, norbera hobetzeko bideak eta ezbeharren eta beldurren aurkako borroka etengabea dituzte hizpide..., eta gauzak egiteko beren modua aldezten dute irmoki: bihotzarekin eta adorez, indartsu eta aske. Aitzakiarik gabea da taldearen eszenaratzea. Ezin errepikatuzko esperientzia, indartsua, sendoa eta ikus-entzuleekin estu lotua. Jardunean, ezin ahaztuko duzun emanaldia eskainiko dizute. A Contra Blues taula gainean dira: Alberto Noel gitarra elektrikoa, aho soinua, ukelelea eta koruak; Héctor Martin gitarra elektrikoa eta koruak; Joan Vigo kontrabaxua eta baxu elektrikoa; Nuria Perich bateria; Jonathan Herrero ahots nagusia eta gitarra akustikoa.


Ordutegiak
22:00 Jon Gurrutxaga & Urbil Artol 4et - Pasus taberna
23:15 The Black Note - Atxulondo taberna
00.30 A Contra Blues - Egarri tabernan
.
..

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak