Robby Peoples & The Congress

16
Ots
20:00
Ermua, Bizkaia
Lobiano
Sarrera 10 euro

roby-peoples-the-congress18103882621549977385.jpg
Robby Peoples eta bere banda Euskal Herian izanen dira asteburu honetan. Otsailaren 16an Lobiano kulturgunean ariko dira, Ermuan.

Robby Peoples
Robby Peoples, erroak hegoaldean dituen rock maisuak, Mississippiko country blues tradizioan ikasi zuen harmonika eta gitarra jotzen. People-ren jatorrizko musikaren berezitasuna -Whiskey Folk izengoitiz ezaguna- agertokian duen presentzia bitxia eta bere ahots urratua dira, Tom Waits eta Joe Cokerren arteko maitasunaren seme moduan deskribatu izan dena. The Blues Brothers, The Last Waltz eta Leon Russell modukoekin arituta Euskal Herrira AEBko THE CONGRESS taldearekin batera. Nor ote da The Congress? Soul, Funk, Rock, Blues ala Jazz? Bada hori guztia da, baina batik bat benetako kantak egiten dituen taldea da, hizki larriz idatzi beharrekoak. Luzaroan adituko duzun talde onenari entzun nahi badiozu, besterik gabe utz ezazu taldearen musikak harrapa zaitzan. Hard Working Americans, Lake Street Dive eta Tedeschi Trucks taldeen banda gustukoena izaki, Little Feat berriak bezala bataiatu izan dute The Congress. eta Estatu Batuetako kritika zorrotzenak jada emana du epaia: Etorkizuneko talde amerikarra da; horixe utzi dute agerian kostaldetik kostalderainoko antzokietan eta Red Rocks bezalako auditorium entzutetsu bezain zorrotzetan. Scott Lanek eta Jonathan Meadowsek fundatutako taldea Mark Levy bateria jotzailearekin eta, 2014. urteaz geroztik, Chris "Bernie" Speasmaker tekla jotzaile ikaragarriarekin osatuta dago.

Robby Peoples
https://www.facebook.com/robby.peoples.3

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak