Modus Operandi + Nomadak

16
Ots
19:30
Oñati, Gipuzkoa
Oñatiko Gaztelekua
Aurrez: 6,5€ - Takilan: 8

0_modus.jpg
Otsailaren 16an, arratsaldeko 19:30etan Modus Operandi eta Nomadak taldeak izango ditugu Oñatiko Gaztelekuan. Sarrerak aurrez erosteko Oñatiko Udaleko webgunean daude eskuragarri.
 
Modus Operandi
Modus Operandi, Iñaki Ortiz de Villalbak (Betagarriko abeslari ohia), bultzatutako proiektu berria da. Taldea osatzeko, musika munduko aurpegi ezagun asko elkartu dira, besteak beste, Andoni Garcia (Lauroba), Enrikko Rubiños eta Ruben Anton (Vendetta), Julen Barandiaran (Izaro) eta Gonzalo Fernandez de Larrinoa (The Hot Wok).
Oñatiko Gaztelekuan aurkeztuko digute udazkenean atera berri duten ska musika eta fusioa lantzen dituen Modus Operandi izeneko disko berria.

Nomadak

Nomadak-ek iaz eman zituen lehenengo urratsak Emon taldea desegin eta gutxira. Plataforma digitalera igo zituzten konposatutako abesti berriak eta proiektua aurkezteko kamioi batera igota eman zituzten aurreneko kontzertuak herriz- herri. Orain pieza horiek disko fisiko batean biltzea erabaki dute.
Rocka, elektronika, trikitia… landu dituzte Oñatiko Gaztelekuan entzuteko aukera izango dugun Hasieratik+ disko berrian.


Oñatiko gaztelekua
https://www.facebook.com/profile.php?id=100010436106803

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Oñatiko Oñatiko Gaztelekuan