Era Batera

13
Urt
12:30
Oñati, Gipuzkoa
Gaztelekua
Sarrera 5 euro

era-batera13289323811542609866_copy2.jpg
Urtarrilaren 13an Era Batera taldeak kontzertua eskainiko du Oñatiko Gaztelekuan. Emanaldia berezia izango da, guerdiko 12.30etan ospatuko baita.

EraBatera
EraBatera ia nahi gabe sorturiko taldea da. Gatibun baketak astintzen aritzeaz gain, kantu zirriborroak pilatzen joan da Gaizka Salazar azken urteotan. Etxean eta berak bakarrik landu ditu ideiak mimo handiz, biribilduz, estudio batean grabatzeko unea iritsi zela sentitu arte.

Pauso honetarako, baina, bidaideen beharra zuen eta abestien maketak musikari lagun batzuei erakusten hasi zen, proiektura batzea proposatuz. Horrela gehitu ziren Gatibun ere taldekide duen Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza.

Lauren artean landu dituzte kantuak, bakoitzak bere ekarpenak eginez, gero Lorentzo Records eta Muxikon estudioetan grabatzeko. Dagoeneko kalean da lehen diskoa.


Oñatiko Gaztelekua
http://musikazuzenean.com/onatiko-gaztelekua

Oñatiko Gaztelekua facebook sarean
https://www.facebook.com/profile.php?id=100010436106803


Era Batera
http://www.erabatera.eus/

Afitxa
no img




Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Oñatin