Grises + Seiurte - 360ºH Zuzenan formatuan -

19
Urt
21:30
Berriz, Bizkaia
Berrizko Kultur Etxea
Sarrera 6 euro. Bazkideak 4 euro

49735168_1171416759690667_1485239599792914432_n.jpg
Tren Geltokiko Musikariak musika zikloaren barnean Sei Urte eta Grises taldeek 360ºH Zuzeneko formatuan ariko dira urtarrilaren 19an.

Sei Urte
20 urte baino gehiago daramatza SEIURTE talde berriztarrak Euskal Herriko eszenatokiak astintzen. “Gaztea Sariak” lehiaketan epaimahaiko saria lortu zutenetik, 2002. urtean, sona handia lortu eta ehunka kontzertu eta disko ugari kaleratu ditu gaur arte. Beti ere kritika onak jasoz, bere ibilbide xume bezain sendoa egiten joan dira urte hauetan, eta oraindik ere, beraien azken diskoa “Ezpalak” (2015) eta taldearen hogeigarren urteurrena ospatzeko kaleratutako singlea “Hogei Urte” (2017) zuzenekoetan defendatzen jarraitzen du. Disko baten bizitzaren amaiera eta berri baten prestaketan dagoen denbora tarte horretan aurkitzen da orain taldea, eta hori dela medio, aukera gutxi daude taldea zuzenean ikusteko. Berrizen izango dugu aukera hauetako bat!!

Grises
2019an 10 urte egingo ditu GRISES taldeak. 10 urteko ibilbide luze horretan 5 disko kaleratu dituzte zestoarrek. Euskal Herriko areto eta estatu mailako ia jaialdi guztietan ibili ostean, 2018an ateratako bere azken lana “De peces y arboles” aurkeztera etorriko da Berrizera Zestoako taldea. Zuzeneko indartsu eta energiko bat emango du indie rock eta elektronika nahasten dituen boskoteak.

Grises
https://www.facebook.com/GRISESMUSIC/

Sei Urte
https://www.facebook.com/seiurte/

Berriz kultur etxea
https://www.facebook.com/berrizko.kulturetxea/

Emanaldiaren berri facebook sarean
https://www.facebook.com/events/750515031980239/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Berrizko Berrizko Kultur Etxean


Emanaldi gehiago Berrizen